Gaizka Aranguren kazetariaren hitzaldia ostiralean Ormaiztegin
'Irulegitik Chill Mafiara Orreagan barna. Historia, epika, politika' izenburupean Euskal Herriko historiaren hainbat pasarte kontatuko ditu.
2024ko Aberri Egunaren aitzakian, Gaizka Aranguren Urrotz (Iruñea, Nafarroa, 1967) kazetariak hitzaldia egingo du ostiralean Ormaiztegiko Gizarte etxean, 18:00etan. Irulegitik Chill Mafiara Orreagan barna. Historia, epika, politika izenburupean Euskal Herriko historiaren hainbat pasarte kontatuko ditu Arangurenek. 2009an Labrit Multimedia ekoizpen etxea sortu zuen, eta gaur egun bertako zuzendaria da.