Goierriko Zentro Sozialistaren urteurrena ospatuko dute bi egunetan
Goierriko Kontseilu Sozialistak bi eguneko egitaraua prestatu du. Larunbateko bazkarirako txartelak ostegunerako eskuratu behar dira.
Goierriko Kontseilu Sozialistak bi eguneko egitaraua antolatu du Beasaingo Ezkiaga pasealekuan dute Goierriko Zentro Sozialistaren urteurrena ospatzeko. Ostiralean eta larunbatean –martxoak 22 eta 23– egingo dituzte ekintzak. Larunbatean bazkaria egingo dute, eta harako txartelak ostegunerako erosi behar dira.
Martxoak 22, ostirala
- 18:30. Langile kontrolpeko espazioen garrantzia. Goierriko Zentro Sozialista adibide hitzaldia. Goierriko Zentro Sozialistan
Martxoak 23, larunbata
- 13:00. Bermut girotua Manex Astigarraga eta Maria Blanco bakarrizketalariekin. Ezkiaga auzoko frontoia.
- 14:00. Bazkaria Goierriko Zentro Sozialistan. Txartelak Xuber tabernan daude salgai 10 euroan, eta Instagram bidez ere eska daitezke. Izena emateko azken eguna osteguna da (martxoak 21).
- 17:00. Pilota ikuskizuna.