Oin Arinek gaur du urteko ikuskizunaren bigarren emanaldia
Lazkaoko Oin-Arin taldekoak, martxoaren 9an, Goierriko Dantzari Helduen Topaketan. Hitzetik oinetara bertso saioa izenburudun dantza emanaldia egingo du Lazkaoko Oin Arin taldeak, gaur. Areria aretoan, 18:00etan hasiko da, eta sarrerak dantza taldeak banatu ditu dagoeneko. Lehengo ostiralean izan zen aurreneko emanaldia; orduan dantza egin ez zuten beste talde batzuk jardungo dira gaurkoan.













