2023an jaiotako zumarragarrek eta beraien gurasoek zuhaitzak landatu dituzte
Larunbatean Zuhaitz Eguna egin zuten Zumarragan, 2023an jaiotako haurren omenez. 25 familiak beste horrenbeste zuhaitz landatu zituzten. Landaketa ospitalearen atzealdean egin zen. Ondoren Izazpi auzoko estalpean hamaiketakoa egin zuten.