Baserriaz gozatzeko ekintza sorta antolatu dute Igartubeitin
Ezkioko Igartubeiti baserri museoak Aste Santurako programazio berezia antolatu du, bihar hasita. Sagar zukua egiteko aukera, baserriko bisita gidatu bereziak eta familientzako saioak daude proposamenen artean.
Dolare sagardotegien historia ezagutzeko Sagartxotx! sagar zukua egin eta dastatzeko saioa izango da gaur eta apirilaren 3an, 10:30ean.
Familia osoarentzako saioa
Ostiralean, familiei eskainitako Piko piko jokoan oinarritutako saioa dago; 11:00etan euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz. Amaitzeko, euskal gastronomian murgiltzeko Pintxo eta Txotx! saioa martxoaren 30ean izango da; 11:00etan euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz.
Aurrez izena emateko 943 72 29 78 edo 943 72 51 07 telefonoetara deitu edo igartubeti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi daiteke. Informazio gehiago Igartubeiti baserriko web gunean.