Lorena Fernandezen diseinua izango da jaietako portada
112 herritarrek eman diote bozka bere diseinuari. Guztira, 461 herritarrek bozkatu dute.
Legorretako Udalak otsailean jarri zuen martxan Azintzio jaietako egitarauko portada aukeratzeko lehiaketa, legorretarrentzat. Martxoaren hasieran, berriz, zazpi lan jaso zituztela jakinarazi zuen, eta herritarrek gustukoena bozkatu ahal izateko epea ireki zuen. Jada erabaki da nork irabazi duen. Lorena Fernandez Mendiaren diseinua aukeratu dute herritarrek eta, hala, bere lana izango da aurtengo Azintzio jaietako egitarauaren portada.
Guztira, 461 herritarrek eman dute bozka, eta horietatik 392 izan dira egoki kontatu ahal izan dituztenak, 69 balio gabeak izan direlako. Lorena Fernandezen diseinuak 112 boto jaso ditu. Piku batzuk agertzen dira irudian, eta bikote bat dantzan.
Bigarren gustukoena Aiora Murillorena izan da, 72 botorekin, eta hirugarrena Ander Agirrerena, 63 botorekin. Jenny Arevalok eta Nerea Santosek ere parte hartu dute lehiaketan. Bozka eman duten herritarren artean gazta bat zozkatu dute, eta Izarne Larrea Olano izan da irabazlea. Maiatzaren 8tik 12ra ospatuko dituzte legorretarrek herriko jaiak.