Urretxu-Zumarraga eta Haztegi ikastolek Herri Urratsera joateko autobusa antolatu dute
Urretxu-Zumarraga ikastolak eta Legazpiko Haztegi ikastolak maiatzaren 12ko Herri Urratsera, Ipar Euskal Herriko ikastolen festara, joateko autobusa antolatu dute. Autobusa 09:30ean abiatuko da Legazpitik eta 09:40ean Zumarragako tren geltokira helduko da. Itzulera 18:30ean izango da Senperen. Autobuserako txartelak bi ikastoletako idazkaritzan eskuratu daitezke maiatzaren 8ra arte. 12 euroko prezioa du eta unean bertan ordainduko da. Autobusa osatu ahal izateko bidaiari kopuru minimoa ezarri da, 40 lagunekoa. Kopuru horretara iritsi ezean, dirua itzuliko da.
Kontuan izan beharreko hainbat ohar: 16 urtetik beherakoek heldu baten laguntzaz joan beharko dute. 18 urtez beherakoek, muga administratiboa igarotzeko, atzerrira joateko baimena aurkeztu beharko dute autobusa hartzerakoan. Ertzain Etxean izapidetu daiteke baimena. Eredua eta informazioa hemen.
Herri Urrats eguneko programazioa hemen ikus daiteke.