Inoiz baino pilotari gehiagok eman du izena, 24 bikotek. Lehenengo fasean lau multzotan banatuko dira bikoteak. Ondoren onenek Urrezko liga jokatuko dute, bigarren onenek zilarrezkoa eta gainerakoek brontzezkoa. Finalak uztailaren 17an jokatuko dira.
Legazpiko txirrindulari lasterketako garaikurrak Ane Urtzelai artistak egin ditu
Gizonezkoen banakako kanporaketa eta emakumeen binakakoa jokatu dira, aizkoran. Harri jasotzen, Juan Iguaranen Oroimeneko txapelketaren lehenengo jardunaldia izan da.
Gari Ugarte legazpiarra izan da lehen goierritarra.
AEK-Korrikaren lehiaketa horren helburua da salatzea euskal herritar guztiek ezin dutela euskara doan ikasi, baita egoera administratibo irregularrean dauden pertsonak ikusaraztea ere. Aranburu ordiziarra izan da irabazlea.
Mendi gainetan elurra dela, eta giro hotz eta euritsuarekin egin dute gaur Larraitzen Enirio-Aralarko larreak irekitzeko festa.
Bittor eta Bittor Paniagua aita-semeek jantzi dituzte irabazleen txapelak.
Unai Etxeberriak (Ezkio, 2006) San Migel jaien barruan antolatu duten Urrezko Aizkorako kanporaketa jokatuko du igandean 18 urtez azpikoen mailan.
Gaupasa eginda joan dira Santikutz klasikoko irteerara, bengala eta guzti.