Oinatz Idiakez, bigarren haur mailako Gipuzkoako txapelketan
Atzo goizean haur mailako Gipuzkoako txirrindularitza txapelketa jokatu zen Irunen eta Oinatz Idiakez urretxuarra bigarren postuan sailkatu zen. Txirrindulariek 10 aldiz egin zuten Colon pasealekuko zirkuitua eta lasterketa esprintean erabaki zen.













