Atseden jubilatu elkarteak logo lehiaketa deitu du
Atseden Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartearen egoitza, Seguran. Loinaz Agirre Elkartea identifikatu eta ezagutzera emateko helburuarekin logotipo lehiaketa abiatu du Segurako Atseden jubilatu eta pentsiodunen elkarteak. Lanak dagoeneko bidali daitezke segurakojubilatuenelkartea@gmail.com helbidera. Sari banaketa ekitaldia uztailaren 28an egingo dute. Irabazleak 200 euro jasoko ditu eta gainontzeko parte hartzaileek herriko dendetan gastatzeko 20 euroko baleak.













