Ezkioko Udaleku Irekietan izena emateko epea irekita dago

Ekainaren 24tik uztailaren 24ra antolatuko dituzte aurten Udaleku Irekiak Ezkion. Zerbitzua 3 urtetik aurrerako haur eta gazteei zuzenduta dago eta dagoeneko, izena emateko epea irekita dago. Izena emateko udala@ezkio.eus helbidera idatzi edo udaletxera deitu beharko da. Maiatzaren 22a izango da azken eguna. Bestalde, udalekuetan begirale gisa aritzeko curriculumak ere bide beretik jasoko dira adierazitako epean.