Antioko taberna, itxita
Antioko interpretazio zentroko taberna 2013ko irailean ireki zen. Bidebide enpresari esleitu zitzaion eta ordutik beraiek arduratu dira zerbitzua emateaz. Kontratua amaitu da eta Zumarragako Udalak lehiaketa antolatu du taberna berriro esleitzeko, baina proposamen bakarra aurkeztu da eta ez ditu baldintzak betetzen. Hori dela eta, udalak pleguetan aldaketak egingo ditu eta deialdi berri bat egingo du. Taberna berriro esleitu bitartean, zerbitzua emateaz arduratuko den norbait bilatzen ari da, baina oraindik ez du aurkitu. Hori dela eta, taberna itxita dago.