Guardia Zibilak 355 pakete tabako eta 19 botila whiski konfiskatu ditu Zumarragako establezimendu batean
Guardia Zibilak kontrabandoko 355 pakete tabako eta 19 botila whiski konfiskatu ditu Zumarragako establezimendu batean. Kontrabandoaren aurkako ohiko ikuskapen batean izan zen. Guardia zibilak establezimendura sartu eta paketa eta botila batzuk ez zutela zigilu fiskalik ikusi zuten. Ez zuten inor atxilotu, baina tabako eta whiski guztia eraman zuten.