Meaka-Irimo plataformak kontzentrazioa egin du Eusko Jaurlaritzaren aurrean
Meaka-Irimo herri plataforman lanean jarraitzen dute, Capital Energy multinazionalak Irimon zentral eolikorik egin ez dezan. Gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean kontzentrazioa egin dute.
Kontzentrazioaren helburua, Irimoko zentral eolikoaren gaineko erabakia hartu dezaketenei herritarren kezka helaraztea izan da. “Herritarrok kezkaz bizi dugu prozesua eta, nahiz eta haiek isilik egon, gu kontziente gara Irimo mendiaren etorkizuna jokoan dela”.