'Publikotasuna zergatik, zertarako?' hitzaldia bideoan
Euskal Eskola Publikoa, Gaur, Bihar dinamikako kide Xabier Mendizabalek Euskal Eskola Publikoaren etorkizunari buruzko hausnarketa egin zuen Ordiziako hitzaldian.
Xabier Mendizabal Euskal Eskola Publikoa, Gaur, Bihar ekimeneko kidea Euskal Eskola Publikoa ahalduntzeko estrategiez aritu zen hizketan apirilaren 18an Ordiziako Barrena kultur etxean, Publikotasuna zergatik, zertarako? izenburupean eman zuen hitzaldian. Euskal Eskola Publikoaren etorkizunari buruzko hausnarketa plazaratu zuen Mendizabalek.
Ekainaren 2an Ordizian ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaia, eta testuinguru horretan antolatu zuten hitzaldia EHIGEk eta Urdanetako eskola publikoak.