Argazkia elkarteko kideek erakusketa ireki dute Urretxun
Urretxu eta Zumarragako Argazkia elkarteko kideek Gure begiradak izeneko erakusketa inauguratu dute Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Bertan, azken urteetan egindako lanak jarri dituzte ikusgai. Elkarteko irteeretan eta bakarkako irteeretan egindako argazkiak dira, hainbat gairi buruzkoak eta hainbat teknika baliatuta egindakoak. Erakusketa hilaren 26a arte egongo da zabalik. Juan de Lizarazu aretoa asteartetik igandera irekitzen da, 17:30etik 20:30era.