Pikua erreta agur esan diete Azintzio jaiei
Pikua erre dute eta agur esan diete Azintzio jaiei legorretarrek.
Legorretarrek eman diete amaiera Azintizo jaiei. Asteazkenean hasiera eman eta jaia lehertu zen gaur arte. Egun politak pasa dituzte jai giroan bertako haur, gazte zein helduek, egitarau oparoarekin. Musika eta dantza ugariren ondoren, gaur goizean erraldoiak eta buruhandiak izan dituzte eta ondoren, “Iratxoak eta basoko sorginkeria” antzerki musikatua izan dute, Legorretako txikienentzat, GOOKAPI taldearen eskutik. Arratsaldean ere ikuskizunak ez du etenik izan, izan ere, arratsaldeko 18:30etan “Eutsi Ramon!!!” kale antzerkia izan dute Trapu Zaharrak taldearen eskutik. 20:30etan iritsi da aurtengo Azintzio jaiei amaiera emateko unea. Pikua erreta amaiera eman diete jaiei.