Eraitz Saez de Egilaz Eusko Legebiltzarreko Mahaiko idazkari izendatu dute
Mahaia osatu ondoren, Bakartxo Tejeria presidenteak eratutzat jo du Eusko Legebiltzarra, eta XIII. legealdia martxan jarri da.
Eraitz Saez de Egilaz beasaindarra (EH Bildu) Eusko Legebiltzarreko Mahaiko idazkari izendatu dute gaur goizean egin duten bozketan.
10:00etarako deitu dute legealdia abiarazi duen osoko bilkurara, eta ganbera azken bozetako emaitzen araberako hautetsiekin eratu da. Mahaia nola osatu bozkatu dute 75 legebiltzarkideek: 39 emakume eta 36 gizon. Adinaren arabera osatutako behin-behineko Mahaiak gidatu du prozesua, Susana Corcuera ganberako parlamentari zaharrenak lehendakariaren rola hartuta, eta Bakartxo Tejeria (EAJ) izendatu dute Mahaiko presidente.
EAJk eta PSE-EEk egindako akordioari esker, Susana Corcuera (PSE-EE) izango da mahaiko lehendakariordea, eta bigarren lehendakariordea EH Bilduko Eba Blanco. Jon Aiartza (EAJ) eta Eraitz Saez de Egilaz izango dira bi idazkariak.
Gaurko batzarraren kronika osoa Berria.eus-en irakur dezakezue.