Haurren soka-dantza egin dute gaur Loinatz jaietan
40 haurrek parte hartu dute dantzan. Martin Madrazo Azpeitia izan da aurreskua, eta Xuban Rodriguez Iturralde, berriz, atzeskua. Bideoa eta argazkiak albistean.
Euskal dantzek izango dute gaur protagonismoa, Beasaingo Loinatz jaien barruan. Eguerdian, haurren soka-dantza izan da Loinazko San Martin plazan. 40 umek parte hartu dute. Martin Madrazo Azpeitia izan da aurreskua, eta Xuban Rodriguez Iturralde, berriz, atzeskua. Eguraldiak errespetatu du dantza erakustaldiak iraun bitartean.