Osinalde mus lehiaketan hamaika bikote partaide
Gabirian ostiral gauean jokatu zuten 46. Osinalde Mus Txapelketa, izen bereko elkartean. 11 bikotek parte hartu zuten. Josetxo Sagarna eta Arantxa Bidegain izan dira irabazleak; arkumea eta xanpaina jaso zituzten. Bigarren Oier eta Adur Ruiz de Azua anaiak geratu ziren (bi legatz eta txakolina), 3. Iker Arratibel eta Julen Etxeberria (bi txuleta eta ardoa), eta 4. Iñaki Maiz eta Iñaki Oiarbide (oilaskoak eta sagardoa). Zozketako saskia, Iñaki eta Iker Etxezarreta anaientzat.