Zumalakarregi Museoak baserriaren testurak landuko ditu tote poltsak apainduz
Zumalakarregi museoak familientzako tailer berezia ospatuko du baserriaren testura ezberdinak lantzeko asmoarekin Tailerra haurrei zuzenduta dago eta datorren maiatzaren 18an arratsaldeko 14:30tatik 18:30tara ospatuko da museoan bertan
Aurten ere, Zumalakarregi museoak Museoen Nazioarteko eguna ospatuko du. Beste urteetan bezala, maiatzaren 18an, museoaren sarrera doakoa izango da eta eraikinaren kanpoan hainbat panel interaktiboa ipiniko dituzte XIX. mendeko pertsonai nagusi batzuk islatuz.
Bestaldetik, arratsalden jarduera berezi bat izango dute museoan bertan.
Kultura haurrei hurbiltzeko asmoz, Ormaiztegiko Iriarte Erdiko baserrian, egun Zumalakarregi museoa, jarriko da arreta eraikin historikoa eta herriaren ondarea izanik, datorren maiatzaren 18an, arratsaldeko 16:30tan hasiko den tailer baten bitartez. Ekimenak 2 orduko iraupena izango du eta bertan baserria eta haren lorategia era ezberdin baten bidez ezagutuko dute etxeko gaztetxoek testura ezberdinak ukituz.
Honetara Zumalakarregi museoaren 35. urteurrena ospatzen dugu, 1989ko maiatzean ireki baitzen. Horrez gain, eraikinaren lorategiak aldaketak jasan ditu azkeneko hilabeteetan, XIX. mendeko lorategien antzeko itxura hartu zezan. Lorategi berri honek dituen testurak familian ezagutzeko ezagutzeko aukera aparta eskaintzen du Zumalakarregi museoak.
Urretxeko Kotoi paperdendako Sandra Rodriguez, animatzaile soziokulturala eta turistikoa, izango da tailer berezi honen dinamizatzailea. Baserria eta lorategian ezagutu dituzten testurak oihalezko poltsa batean islatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek pintura erabiz.
Tailerrak 5,5€ balio du eta 6-12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.
Izen ematea ezinbestekoa da mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbide elektronikoan.