Aizkorriko anoa postua hornitzeko laguntza eskatu du udalak
Bihar, 7:30ean egin dute plazan, Aizkorrira igotzeko hitzordua. Bertara ezin da kotxez igo eta oinez eraman beharra daude beharrezko gauzak.
Zegama-Aizkorri mendi maratoirako aste beteren faltan, Zegaman hasita daude etorriko denaren aurrean antolatzen. Udalak, esaterako, herritarrei laguntza eskatu die sare sozialen bitartez, Aizkorriko gainean jarriko duten anoa gunea hornitzeko beharrezkoak diren gauzak eramateko.
Ez da posible bertaraino ibilgailuz igotzea eta horregatik, oinez eraman behar dira ura eta gainontzeko gauza guztiak. Laguntzeko prest dagoenari, bihar, larunbata, 7:30ean Zegamako plazara gerturatzeko deia luzatu diote. Aldaolaraino kotxez gerturatuko dira, Askiolako gainean materiala kargatu eta ondoren, oinez Aizkorrira igotzeko.