Amalur Errioxako Obarenes mendietara joango da igandean

Lazkaoko Amalur mendi taldekoak Errioxako (Espainia) Obarenes mendietara joango dira, igandean. Egunpasa egingo dute, ibilaldia egin eta Haron bazkaltzeko asmoz. Galbarrulitik abiatu, eta Peñalrayo (956m), Jembres (850m) eta Hontana (845) gainetara igoko dira. Villaba de Riojan amaituko dute (11,5 km, 544 desnibela).