Oianguko palariek hasi dituzte trinkete paleta larruz eta pala luzeko txapelketak
Aste "positiboa" izan da Oianguko palarientzat. Emaitza politak lortu dituzte.
Aste “positiboa” izan da Oianguko palarientzat. Batetik, larunbat goizean jokatu ziren trinketeko hiru partidak Irurako pilotalekuan. “Jokamolde berria delarik lan txukuna egin zuten Oianguko pilotariek, hiru bikotetatik batek besterik lortu bazuen garaipena ere jokamoldera egokitu eta ikasketa moduan bikain etorri zitzaien hiru partidak”.
Oiangu 1 bikoteak (Ropero – Ibarguren) irabazi zuen Oiangu 2 (Luzuriaga – Ormazabal) bikotea. Ondoren Oiangu 3 bikoteak (Oiarbide – Etxeberria) ezin izan zuen garaipena lortu Altzatarra 1 bikotearen aurka.
Infantilak larruzko paletan
Larunbat arratsean, berriz, infantilen larruzko paletako partidak jokatu ziren Ordiziako pilotalekuan. Oianguko Soberon-Maiora bikoteak “garaipen sendo batekin ekin zion txapelketari zumaiarren aurka (30-9)”.
Igande goizean Andoaingo Arrate pilotalekuan jokaturiko partidan ere emaitza ona lortu zuten Oiangukoek. Otegi – Letamendia bikoteak garaipena lortu zuen Azpeitiko Ilunperen aurka (45-25).
Asteburuko partidak
Aste honetan bigarren jardunaldia jokatuko dute, trinketeko txapelketan. Partidak larunbatean, 10:30ean hasiko dira Irurako Ametsa trinketean. Larunbat arratsaldean Azpeitian izango dira alebin mailakoak eta Zumaian infantilak.
Pala luzeko partida, igande goizean Andoaingo Arrate pilotalekuan jokatuko da 10:30ean.