ETB1eko 'Biba zuek!' saioan Beitia martxari buruz hitz egin dute
Beitia martxako antolaketa taldeko hiru kidek ETB1eko Biba zuek! programan parte hartu zuten atzo. Nerea Gabirondo, Jesus Marri Garralda eta Jonmikel Intsaustik Beitia zenari eta mendi martxari buruz hitz egin zuten Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin.
Saioa ikusteko, sakatu hemen. Gabirondo, Garralda eta Intsausti 5. minututik aurrera ageri dira. Ondoren, Xabier Ortiz de Luzuriaga zenaren omenezko mendiko bizikleta martxa antolatzen duten legazpiarrak ageri dira.
Beitia martxa igande honetan egingo dute. Mendizaleak 07:00etan abiatuko dira Areizaga-Kalebarenetik. Aurtengo ibilbideak 29 kilometroko luzera eta 1.500 metroko desnibela ditu. Izen emateak 10 euro balio du. Bi herrietako kiroldegietan eta Ostadar elkartearen egoitzan egin daiteke. Baita beitia.org webgunean. Egunean bertan ere izena eman ahal izango da, 12 euroren truke. Egunean bertan izena emateko asmoa dutenei zenbateko zehatza eramateko eskatu diete. Bestalde, zabor eta plastiko gutxiago sortzeko, bakoitzak bere edalontzia eramateko eskatu dute.