Jurgi Errandoneak irabazi du Legazpin jokatu den Gipuzkoako gazteen aurresku txapelketako D mailako finala
Sustraiak dantza taldeko Maria Sanchez eta Irune Azpeitia legazpiarrek parte hartu dute.
Jurgi Errandonea andoaindarrak irabazi du Legazpin jokatu den D mailako Gipuzkoako gazteen aurresku txapelketako finala. Bigarren sailkatu da Ihintza Erauskin lezoarra, eta hirugarren Onditz Esnaola lizartzarra.
Lehenengo legazpiarra Maria Sanchez izan da. Maria Sanchezez gain, Irune Azpeitia legazpiarrak ere parte hartu du gaurko saioan. Biak Sustraiak dantza taldekoak dira.
Onditz Esnaolak, hirugarren postuaz gain, jantzi egokienaren saria lortu du.