Loinatz Jaietako mozorro eguna iruditan
Loinatz Jaietako bigarren asteburua hasi zuten beasaindarrek atzo, eta gaur mozorrotuta irten dira kalera. Gauean Oihan Vega DJa ariko da Bideluze plazan.
Loinatz Jaietako bigarren asteburuan daude murgilduta beasaindarrak. Atzo erraldoiak eta buruhandiak, kantujira, dantza erakustaldia edota Puro Relajoren kontzertua izan ondoren, gaur mozorro eguna ospatzen dabiltza.
Goizetik irten dira mozorrotuta kalera. Batzuk karpetan, beste batzuk karrozetan, erosketa karroekin edo soilik mozorroa gainean, baina jai giroan dabiltza denak. Buruari eragin diote batzuek, eta mozorro original eta koloretsuez bete dituzte kaleak.
Arratsaldean, Candi DJaren eta Ut! taldearen kontzertua izango dira Bideluze plazan, eta gauean, 23:30ean, Oihan Vega DJa ariko da Bideluze plazan bertan.