59.San Martin proba egin dute gaurkoan Gipuzkoako txapelketaren baitan
59.San Martin proba egin dute gaurkoan Ataunen. Gipuzkoako Txapelketako lasterketa izan da hau, asteburu honetan Goierrin egin den bigarrena.
Ataun goizean goizetik txirrindulariz, txirrinduzalez eta auto ugariz bete da. 59.San Martin Proba egin dute gaurkoan. Afizionatuen Gipuzkoako Txapelketa amaitzeko gero eta gutxiago falta da eta bertarako proba izan da gaurkoa. Toki desberdin ugaritako mutil gazteak aritu dira gaurkoan lehian, 122kilometroz.
Goizeko 9:15ean abiatu dira txirrindulariak San Martingo Plazatik eta Laboral Kutxa taldeko Gari Ugarte izan da probako garailea. Horrez gain, Ugarte Gipuzkoako 23 urtez azpiko garaile izendatu dute eta mendiko saria ere berarentzat izan da. Bigarren postuan Caja Rural taldeko Beñat Carvalledo iritsi da gaurkoan eta atzetik, hirugarren postuan, EISER taldeko Iñaki Trujillo. Taldeakako sailkapenean Caja Rural izan da irabazlea.