Urak hartu ditu Lazkaoko kaleak
15:30ak aldera egindako euriteen ondorioz Lazkaoko kaleak urak hartu ditu. 10 minututan ia 5 litro bota ditu metro koadroko eta tenperatura lau gradu jaitsi da kolpean Euskalmeten arabera.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/05/photo1716129399.jpeg)
Urak Lazkaoko kaleak hartu ditu. 15:30 aldera, sekulako zaparrada bota du, txingor eta guzti. Euskalmeten Ordiziako estazioak jasotako datuetan oinarrituta, 10 minutuan ia 8 litro bota ditu metro koadroko eta kolpean 4 gradu jaitsi dira. Ubideek ezin izan dute horrenbeste prezipitazio jasan. Aurreikuspenen arabera, euria egiten jarraituko du arratsaldean.