Jose Antonio Calvo urretxuarrak Gipuzkoako toka txapelketa irabazi du
Larunbatean Gipuzkoako bola eta toka txapelketak jokatu ziren Lasarten. Jose Antonio Calvo urretxuarrak toka txapelketa irabazi zuen. Iaz ere berak irabazi zuen Gipuzkoako txapelketa. Datorren larunbatean Euskadiko txapelketan parte hartuko du.













