'Bizkarsoro' filma Zeraingo Udaberriko Kulturaldian
Zeraingo Udaberriko 7. Kulturaldia amaitzear da. Ostiral honetan, Bizkarsoro filma eskainiko dute 19:00etan, kultur etxean. Ipar Euskal Herrian euskararen aurkako errepresioa eta frantsestea irudikatzen du Martinezen lehen film luzeak.
Emanaldiaren ondoren, Izaskun Urkijo filmaren zuzendari artistikoarekin solasaldia egiteko aukera izango da. Urkijo Goya sarietarako izendatu izan zen 20.000 erle espezie film luzean egindako lanagatik, zuzendaritza artistikoaren atalean.