‘Sutondoaren xarma’ liburua aurkeztuko dute bihar Ataunen
Juliana Arratibel ataundarrak 1964-65ean bildutako eta idatzitako sukalde-errezetak berraurkitu ditu Atauniker elkarteak, eta Sutondoaren xarma liburua ondu du Zeles Etxeberriak. Liburua bihar 19:00etan aurkeztuko dute, Atsedentoki lokalean. Joaten direnei ale bana oparituko diete.