Bear horma-irudi lehiaketak baditu sarituak
'Eman kolore bizitzari' lemapean, gaztetxoen artean irudimena eta sormena bultzatzea izan ditu helburu lehiaketak. 128 lan aurkeztu dira.
Eman kolore bizitzari lemapean, haur eta gaztetxoen artean horma irudi bat egiteko marrazki lehiaketa abiatu zuen Bear Beasaingo Arte Zaletuen elkarteak, 18 urte arteko goierritarren artean irudimena eta sormena bultzatzeko helburuarekin. Ekimenaren lehenengo edizioak erantzun bikaina izan du; 128 lan aurkeztu dira. Guztien artean sarituak berriz, ondorengoak:
- A kategoria (2006,2007,2008)
-1.saria: Chloe Maze (Beasain)
-2.saria: Alejandra Pérez (Beasain)
- B kategoria (2009,2010,2011)
-1.saria: June Del Rio (Beasain)
-2.saria: June López ((Beasain) - C kategoria (2012,2013,2014)
-1.saria: Maelie Maze (Beasain) - D kategoria (2015 eta geroagokoak)
-1.saria: Nahia Mendizabal (Beasain)
Epaimahaia Jokin Telleria margolariak, Mertxe Fernandez Bear elkarteko kideak eta Amaia Gomez de Segura Beasaino Kulturako teknikariak osatu dute. Bear elkarteko kideek, “eskerrak eman parte hartzaile guztiei, bereziki, Murumendi eta La Salle ikastetxeei, beraien ikasgeletan gaia lantzeagatik”.
Sarituak izan diren lanak: