Niessen aretoan izango dira norgehiagokak, 17:00etatik aurrera. Araitz Mantxola, Nora Lafuente, Araitz Berasategi, Jon Alberdi eta Nora Escudero dira Legazpiko finalistak.
Emakumezkoen eta gizonezkoen hamasei taldek parte hartuko dute. 10:00etan hasiko da.
Loitza pilotalekuan jarriko dute garagardotegia, 19:00etatik aurrera. Bederatzi garagardo egongo dira aukeran.
'Katering' eta taberna zerbitzua ere eskainiko dute frontoian. Bertako artzain eta artisauen sei postu jarriko dituzte. Bihartik, trafikoan aldaketak izango dira.
Zaldibia herrian hasi zen dena, bai. Herriko ikastetxe bakarrean ‘Euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetan’ egitasmoa jarri zuten abian, gero herri osora hedatuko zena. Tarte txikian beste hemeretzi herritara zabaldu da proiektua.
Guztira 370 lasterkarik parte hartuko dute Zaldibiako lasterketa luzean eta motzean, kanpotarrak asko. Ohikoez gain, sari berria ipini dute Olakosaitik Gaztelura azkarren igotzen direnentzat.
Zegama-Aizkorri X. Kilometro Bertikala ostiralean jokatuko da. Euskal KBen txapelketa izango da, eta Euskal Herriko Koparako puntuagarria. Estreinakoa dute proban Amaia Insausti olaberritarrak, Iosu Ureta legazpiarrak, Ione Cerezo zumarragarrak eta Gaizka Ormazabal zegamarrak.
Zegama-Aizkorri mendi maratoian 533 lagunek parte hartuko dute aurten, horietatik 87 emakumezkoak. Bost kontinenteetako korrikalariak izango dira. Euskal Herrikoak dira 229 korrikalari, Goierrikoak 46 –iaz baino sei gehiago–. Albiste barruan dituzue dortsal guztiak ikusgai.
Ordiziako lagunarteko futbol txapelketa jokatzeko 1983an sortutako Bustuntza taldeko kideek harremana mantentzen dute oraindik ere. 2013az geroztik, urtero elkartzen dira. Bihar, dute hitzordua.
Loinatz abesbatzak larunbatean egingo du kontzertua, Lasarteko Alboka abesbatzarekin. Igandean, berriz, Harribitxiduoren txanda izango da.
Zabalik dago baita ere Corpus eguneko mahai eta aulkien eskaera egiteko epea, hilaren 30era arte.
Jose Venegas Flores legazpiarrak lortu du lehenengo saria, 'El ruso' lanarekin. Bigarren izan da Andres Indurain Gutierrez irundarra 'Requiem 2' lanarekin, eta hirugarrena Iñaki Hidalgo Ezenarro ordiziarra 'Zikaiak/ Punzones' lanarekin. Erakusketa ikusgai izango da ekainaren 14ra arte.
Eskopetari, txilibitero edo figurante gisa atera daiteke. Txilibiteroek hasi dituzte entseguak, eta astelehen arratsaldeetan izango dira, musika eskolan. San Joan suko dantzak ikasteko saioak ere hasi dira.
Igande arratsaldean bertan maratoiaren laburpen bideo bat sareratuko du. 2023ko bideoak 20.000 ikustaldi pasa ditu.