Aire zabaleko 4. pintura lehiaketa larunbatean izango da
Idiazabalgo aire libreko pintura lehiaketako parte hartzaileetako bat, aurreko edizioan. Udala Laugarren urtez antolatu du Idiazabalgo Udalak Aire libreko pintura lehiaketa. Aurtengoa larunbatean egingo dute, adinaren arabera hiru kategoriatan banatuta. A kategoriako lehiaketa goizean jokatuko da 9:00etatik 14:30etara eta B eta D kategoriak arratsaldean, 15:00etatik 18:00etara.
Oinarriak hemen ikusgai.













