Bertsoa afaria Seguran txirrindulari elkartearen eskutik
Segurako Txirrindulari elkarteak bertso afaria antolatu du ekainaren 14an Seguran, «herritarrei laguntza eskatu ordez, zerbait emateko» helburuarekin. Iban Urdangarin eta Eneko Araiztegi Korta dira bertsolari gonbidatuak eta Jon Iturriotz arituko da gai jartzaile, frontoi zaharrean izango da 21:30etik aurrera. Afarirako txartelak 25 euroan daude salgai Imaz tabernan. Sarrerak erosteko azkeneko eguna ekainaren 11 izango da.