Bingoa eta hitzaldia ekainean zehar, Aizgorriren eskutik

Aizgorri jubilatu elkarteak bingo saioa antolatu du bihar arratsalderako. 16:30ean emango zaio hasiera gizarte etxean. Bigarren saio bat egingo dute ekainaren 19an. Gainera, ekainaren 12an, Zahartzaroaren beharrak izenburupean hitzaldia ere antolatu dute, 17:00etan Itzala elkartean. Ondoren, merienda banatuko da.