Emakume sortzaile azoka antolatu dute ekainaren 30erako

Biboletak emakume taldeak emakume sortzaileen azoka antolatu du, Ataunen. Aia auzoko festen barruan, ekainaren 30ean egingo dute hango plazan, igande goizean zehar. Izena emateko epea ireki dute orain. Sorkuntza-lanak sadu edo erakutsi nahi duenak Biboletak emakume taldeari idatzi behar dio, ekainaren 17rako.