Herritarren energia komunitatea sortuko dute Zaldibian

Tokiko energia baliabideak erabiltzeko eta kontsumo eredu «arduratsua» eta jasangarria bultzatzeko, herritarren elektrizitate-energia komunitatea sortuko dute Zaldibian. Hiru bilera antolatu ditu udalak, lehenengoa bihar 18:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Ekainaren 19an eta uztailaren 10ean dira hurrengoak. Erabat modu berriztagarrian sortutako energia herrian kontsumitzea da helburua.