Iztueta baserria bisitatu ahal izango da igandean

Esnearen ekoizpena eta esne behien ustiaketa ezagutzeko modua eskainiko du Gipuzkoako Parketxe Sareak, igandean. Nondik dator esnea? bisita gidatua antolatu du Lazkaomendiko Iztueta baserrira. 11:00etan hasiko da, eta bi ordu iraungo du. Helduek 12 euro eta haurrek 6 ordaindu behar dute, aurrez izena emanda.