Jon Alonsoren ‘Carvalho Euskadin’ mintzagai literatur tertulian
Segurako irakurle taldeak Jon Alonso (Iruñea, 1958) idazle eta itzultzailearen Carvalho Euskadin liburuaren gaineko solasaldia egingo du gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera liburutegian.
Nobela Iruñean girotuta dago, 2016an. Gobernu autonomiko berriak goi mailako kultur jardunaldi bat antolatu du, eta Sanchez Godin intelektuala ezusteko bat ematekoa da bertan: Manuel Vazquez Montalbanen nobela argitaragabe bat agertu da, Carvalho Euskadin izenekoa. Ezustekoa, ordea, nobelaren bat-bateko desagertzeak emango du, eta Jon Alonsoren protagonista ezagunaren, Enekoitz Ramirez Lanbasen, esku geldituko da kasua.