Julen Izagirrek irabazi du Zumarragako jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa
Julen Izagirre zumarragarrak irabazi du Zumarragako Santa Isabel jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa. Izagirrek makina bat aldiz irabazi du lehiaketa hau. Baita Urretxuko jaietakoa ere. Diseinu garbiak atsegin ditu eta oraingoan ere horrelako batekin irabazi du lehiaketa. Ezpata dantzariek eta txistulariek erabiltzen dituzten txapel gorrietako bat eskatu zuen eta modelo bati argazkia atera zion. Azaleko protagonista txapela da. Azpialdean txapela ageri da eta gainean Zumarraga. Santa Isabel jaiak 2024 testua. Aurtengo lehiaketara 15 lan aurkeztu dira eta kultur etxera sarreran ikusgai jarri dituzte.