Urbiberri zentroaren 42. urteurrena ospatuko dute ekainean
Ekainaren 26rako luntxa antolatu dute, eta ekainaren 22rako ibilaldi neurtua.
Datorren ekainaren 26an, asteazkena, Urbiberri Gizarte Zentroaren inaugurazioaren 42. urteurrena ospatuko da. Ospakizunen barruan luntxa antolatu da Plazazpian. Parte hartu nahi dutenek gizarte zentroko bulegoan jaso beharko dute txartela ekainaren 13ra bitartean, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:00etara. Horretarako, bazkide txartela aurkeztu beharko da, 2024. urteko kuotaren ordainagiriarekin batera. Luntxerako txartelaren kostua bost eurokoa da, eta ekitaldiaren sarreran itzuliko dira.
Ibilaldi neurtua
Luntxaz gain, antolatzaileek ibilaldi neurtu bat antolatu dute ekainaren 22rako, larunbata. Ibilaldia 08:30ean hasiko da, Urbiberri Zentrotik abiatuta. Hamalau kilometroko ibilbidea egingo dute. Arriarango urtegira joan etorria egingo dute. Ibilaldian parte hartzeko, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Ekainaren 13ra arte izango da horretarako aukera. Ekitaldi hau aukera bikaina da Gizarte ZEntroaren urteurrena ospatzeko antolatutako jarduerez gozatzen den bitartean harreman berriak sortzeko.
2022 urtetik
Urbiberri Gizarte Zentroak 42 urte bete baditu ere, egoitza berria 2022. urteko irailean inauguratu zuten. Harrezkero, herritar askoren elkargune da espazio hau eta urtean zehar makina bat ekintza antolatzen dituzte.