Zuzeneko sukaldaritza saioa egingo dute Nafarroa23n
Donostiako R jatetxeko kideek zuzeneko sukaldaritza saioa egingo dute ekainaren 13an.
Zuzeneko sukaldaritza saioa izango da Beasaingo Nafarroa23 txokoan hurrengo proposamena. Dastaketa eta solasaldia egingo dituzte, R jatetxeko Ane Lore Lasa eta Obrayan Garcia gonbidatuekin. Ekainaren 13an, ostegunean, izango da, 18:00etan eta 19:15ean. Hitzordua eskatu behar da nafarroa23@gmail.com epostara idatzita.