Almitzaren sega liga Udabera iritsiko da bihar, Altzo lider dela

Euskal Herriko banakako Sega Ligak Nafarroara ohiko bisita egingo du. Bigarren jardunaldia bihar jokatuko da Basaburuko Udabe herrixkan, 17:00etan hasita. 41 segalari lehiatuko dira, nazioarteko eran (azkartasuna eta txukuntasuna hartzen dira kontuan). Gizonetan Migel Mari Jauregi Altzo dago buru, emakumeetan Alaitz Imaz.