Bederatzi dantza talde elkartuko dira igandean Lazkaon

Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute igandean Lazkaon, Oin Arin taldeak antolatuta. Zortzi talde gonbidatu dituzte: Berriztasuna, Irrintzi, Tobera, Gazte Barri, Goruntz, Aurtzaka, Etorkizuna eta Amets Bide. 11:00etan kalejira egingo dute, eta 13:00etan saio bateratua, plazan. 14:00etan bazkaria, eta 16:30ean Ttipikarekin dantzaldia dute.