Bizipoza goratzeko, Otsoak eta Porrotx batera, etzi Ataunen
Bizipozaren Jaialdia antolatu dute iganderako Ataunen. Herrian euskararen eta euskal kulturaren alde lan boluntarioa egiten dutenei omenaldia egin nahi diete. Otsoak dantza taldeak eta Porrotx pailazoak parte hartuko dute. San Gregorioko Zelai pilotalekuan da ekitaldia, etzi 11:00etan hasita. Sarrera doan eta libre da ikusleentzat.