Jendetza Legazpiko Hegialde auzoko jaietan
Atzotik, Hegialde auzoko jaiak ospatzen ari dira Legazpin. Atzo arratsalden jende asko elkartu zen Trapalata txarangaren kalejiran eta poteoan. Baita herri afarian ere. Gauean musika emanaldiak izan ziren. Gaur goizean, xake txapelketa, puzgarriak eta Alaitasuna errondailaren emanaldia izan dituzte. Arratsalderako ere ekitaldiak antolatu dituzte eta jaiak bihar bukatuko dira.
Ekainak 8, larunbata
- 14:30. Herri bazkaria, jatekoa norberak eramanda
- 16:30. Lekin pailazoaren emanaldia
- 18:30. Huescako Santa Cecilia Folklorika elkartearen dantzaldia, Korosti dantza taldeak gonbidatuta
- 20:00-21:30 eta 00:00. Jamaika Show orkestra
Ekainak 9, igandea
- 10:30. Arku-tiroa
- 12:00. Jolasak Sorgintxulo aisialdi taldearekin
- 16:00. Sputnik goitibeherak, Goiherritik
- 18:00. Herri kirolak: aizkolariak, altuerako egur mozketa eta motozerra
- 20:00. Chunchin lbañez y Los Charros mariatxia
- 22:30. Su artifizialak