Kulturarteko jaiaren seigarren edizioa egin dute Ormaiztegin
Kulturarteko jaiaren 6.edizioa egin dute gaurkoan Ormaiztegin. Goizean zehar 8 herrialde desberdinetako jakiak dastatzeko aukera izan dute, baita hauetako musika zein dantzak ikustekoa ere.
Kulturarteko jaiak 6.edizioa izan du gaurkoa. Ormaiztegiko herritarren artean argi dago kultura desberdin ugaritako ormaiztegiarrak daudela eta gaurkoan denak kalera atera dira, haien kulturaz harro, kulturarteko jaian parte hartzeko irrikaz. Goizean zehar prestaketak egiten aritu dira eta 12:30ak aldera eman diote hasiera jaiari.
8 herrialde desberdinetako jakiak izan dituzte dastatzeko gaurkoan eta horrez gain, herrialde horietako kultura musikala eta dantzaren kultura ere ikusteko aukera izan dute, jaiak zirauen bitartean izandako ikuskizunetan. Ekuadorgo, Kolonbiako, Nigeriako, Nikaraguako, Senegalgo eta Frantziar eta Espainiar Estatuko (Caceres, Extremadura) kulturak ezagutzeko aukera izan dute eta elkarrekin jaiaz gozatzekoa.
Jakien artean aukera zabala izan dute gerturatu direnek, hala nola, enpanadak, odolkia, marmitakoa, gozoak eta takoak beste hainbaiten artean. Jende ugari gerturatu da eguerdi partean bertara eta jakien errtiluak hustu ahala joan da karpa husten.