Sustraiak dantza taldeak Legazpiko ezpata-dantzaren 400.urteurrena ospatu du
Sustraiak Dantza Taleak Legazpiko ezpata-dantzaren 400.urteurrena ospatu du gaur goizeko 12:00etan herriko plazan egin duen onomastika berezi batekin.
400 urte dira Legazpiko ezpata-dantzaren lehen dokumentaziotik eta gaurkoan, Legazpiko Sustraiak dantza taldeak urteurren berezi hau ospatu nahi izan du. Horretarako, gaur goizeko 12:00etan jarri dute hitzordua herriko plazan eta bertara erdigunetik kalejiran iritsi dira Sustraiak dantza taldeko dantzariak, Goiz Deia txistulari taldearen musika lagun.
Ekitaldia plazan egin dute, ohiko Ezpata-dantzaren ordez, 400 urte hauetako errepaso moduko bat egin dute. Herritar ugari gerturatu dira plazara ezpata-dantza ikustera eta ohitura zahar honen nondik norakoen berri izatera.